Errealeko neskak 2-0 galdu zuten Espanyolen aurka

Ostiralean hasi ginen ezustekoekin. Entrenamenduan, ekipoko kapitainak, Larrak bizkarrean blokeo bat izan zuen eta etxean geratu behar izan zuen. Horrela, talde guztia Larra eta Esti izan ezik Bartzeloraruntz abiatu ginen.

 

Gaur, bigarren ezustekoarekin egin dugu topo, goizean goiz partidurantz gindazela, taxi bat gure bidean sartu eta autobusarekin kolpe bat izan dugu. Eguna ez da oso ondo hasi.  Autobusaren kalteak aztertu, gertatutakoa berreraiki, paperak….Hau guztiaren ondorioz, nhi baina beranduago iritxi gara zelaira. Azkar aldatu eta sentitzen genuen urduritasunak gutxi iraun du, partidua hasteko itxaron aldi inoz baino motzagoa izan baita. Berotu eta jokatzera.

 

Partidua hasteko lehen txistuarekin joan zaizkigu urduritasun guztiak eta oso kontzentratuta ekin diegu lehen minutuei. Espanyol bezalako talde baten aurkako partiduetan, kontzentratuta egotea garrantzitsua baita. Baloiaren jabetza aurkariek izaten hasi badira ere, gu oso ondo kokatu gara zelaian eta baloiaren mugitzea asko zaildu diegu Espanyolekoei. Gu, ausardiaz, baloia lapurtu eta jokatzen saiatu gara, baita lortu ere. Talde jokoaren eraginez iritxi da gure lehenengo aukera, baloia lapurtu eta hainbat pase egin eta gero, ni, bai bai, ni Espanyoleko atezainaren aurrean bakar-bakarrik geratu naiz, ez dakit urduritasunagatik izan den baina gehiegi pentsatu gabe baloiari kriston zartakoa jo eta langaren gainetik galdu da. OOOOOO!!!! Hainbat korner izan ditugu alde, aina ezin izan dugu asmatu.

Aurkariek ere aukera gutxi izan dituzte, taldeko defentsaren lan onaren ondorioz.

 

Atsedenaldira hutsean joan ondoren bigaren zatian sartu gara. 10 minutu geramatzan zelaian, orduan Espanyol taldeko jokalari batek area ertzean jaso du baloia, bizkarrez, eta konturatu garenerako kristoren tiroa egin du, langa jo eta sareetara bidali du baloia.Txalotzeko modukoa, ederra benetan.

Bat eta hutsekoarekin borrokan jarraitu dugu berdinketaren bila baina ezin lortu eta aurkariek kontraeraso bat aprobetxatu dute bi eta hutsekoa lortzeko. 2-0.  Horren ondoren, Sandrak aukera ederra izan du baina jaurtiketa kanpora joan da. Azkenean 2-0 bukatu da norgehiagoka, baina hala ere, taldeak pozik bukatu du, lan asko egin duelako eta superligako talde indartsuenetako bat apuruan jarri duelako.

 

Datorren larunbatean Prainsa dator zubietara, ilusio handiarekin joango gara partidura. Gaur jaso ditigun aspektu positiboak berriro ere praktikan jarri eta partidua irabaztera aterako gara.

 

Alineazioa: Eli, Irene, Oihana, Ane, Soni (Itxas), Maite, Ana (Herrero), Nai (Sandra), Leire, Aintzane (Ane Orbegozo), Maialen.

por LEIRE

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: