ERREALAKO NESKAK ENPATE EGIN ZUTEN ZARAGOZAKO ALCAINEREN AURKA

Partiduak ez dira berdin bizitzen zelaian edo zelaitik at. Atzokoan eserita ikusi behar izan nuen, eta nahiz eta sufrimendua lagun izan momentu batzutan, gustura gelditu nintzen nire kideek eskainitako ikuskizunarekin.

 

Gogor hasi zen partidua, intentsitate handiz. Uneoro baloia alde batetik bestera zebilen, baina talde bateko eta besteko akatsen ondorioz, ez zen joko askorik ikusi lehen 45 minutuetan. Aukerak eduki genituen, baina hauek ere ez ziren oso garbiak izan. Eskuin aldetik burututako bi erdiraketen eta ezker hegaletik burututako beste baten ondorioz iritsi ziren lehenengo zatiko gure aukera garbienak, baina, Prainsako atzelariak ez zeuden ezer oparitzeko. Beraiek ere eduki zituzten pare bat aukera, baina erne ibili ziren Irene eta konpainia.

 

Atsedenaldiak on egin zigun. Beste joko bat ikusi zen bigarren zatian. Gauzak ateratzen hasi ziren, barnekaldi politak ikusi ziren, eta aspaldi ez bezela, hegaletatik min egin genuen. Nabari zen taldearen garaipen gosea, eta horrek eta zaleen bultzadak, ia zati osoan beraien zelaitik atera gabe aritzea ekarri zuten. Ekinaren ekinez, markagailuan aurretik jartzea ahalbidetuko zigun legezko gola sartu genuen, baina epaileak legez kanpokotzat jo zuen. Maiteren burukada bat ere gutxigatik ez zen atean sartu partidaren ondarrean.

 

Epailearen txistu hotsak eman zion amiera partiduari. Egia esan, zapore gazi gozo batekin gelditu ginen, garaipena gertu izan baikenuen. Baina beno, aurrera jarraitu behar denez, dagoeneko Rayo-ren aurka jokatuko dugun partiduan pentsatzen gabiltza. Ez da erraza izango, baina, ondo dakite talde honen aurka sufritzea zer den. Horretara goaz, ea zerbai positiboaz itzultze garen!!

 

Beste bat arte!!!

 

AINHOAK EGINIK

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: