Hamabost urte zu gabe, Aitor

aitorzabaleta

 

Bi aste hauetan hau nola idatzi ari naiz pentsatzen. Iada 15 urte pasa dira eta nire buruan atzo gertatu balitz oroitzen det.

Egun hartan etxean partidua  irratian entzuteko prest geunden, nire haurtxo jaio berria besoetan nuela iritsi zen zorigaiztoko berri hura. Errealzale bat zaurituta. Egun harta arte ez zintudan ezagutzen eta nahiago nuen beste egoera baten ezagutu.

Bai larri zaurituta ere, barruraino joan zen labankada hori, zure bihotzeraino, han gordeta zenuen zure odol txuri urdineraino. Zu hil aparte agian horren bila zihoazen? Zure sentimendu txuri urdina akabatu?

Hurrengo egunak ere latzak izan ziren, ulertezinak, tristeak, nera hamar eguneko haurrari begiratzen nion eta zure amaren tokian jartzen saiatzen nintzen, baina ezin. Seme bat hazi, hezi, eta horrelako hiltzaile burugabe batengatik segundu batzutan den dena ilun bihurtu zen.

Gaur egun batzu batzuk zu iraintzen saiatzen dira, baina ez du iraintzen nahi duenak  ahal duenak baizik.

Hamabost urte hauetan gauza asko pasa dira errealean, negarra eta parra egin dugu, eta momentu hoietan gogoratzen naiz zutaz. Zu nola biziko zenuke pentsatzen det.

Hamabost urte pasatu dira, eta haur txiki hura hazi egin da (eta nola gainera) errealzale da, eta nahiz eta zu ezagutzeko aukerarik ez  izan, betidanik daki zer gertatu zen, eta bere ondorengoei kontatuko die. Zeren gu errealzaleok inoiz ez zaitugu ahaztuko, Aitor.

Nota: Un dia de esta semana sin falta se pondra la traduccion.

 

por ARSU

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: