Emaneurrek Goierriko 7 orduak antolatuko ditu. La peña Emaneurre organiza las 7 horas del Goierri

Larunbat arratsaldeko 17:00etan emango diote hasiera Emaneurre taldeak eta Ordiziako Udalak antolatu duten ekitaldiari Beti-Alai pilotalekuan eta gauerdira arte luzatuko da.

Emaneurre taldeko Egoitz Iztueta eta Gorka Argaizek azaldu zutenez “orain dela gutxi arte Donostiako Belodromoan egiten zen Euskadiko 6 Orduen eredua hartu, eta gure baliabideak aintzat hartuta, antzeko formatua izango duen ekitaldia izango da Goierriko 7 Orduak”.

Korrika eta parapente desafioa, atletismo proba, kross-fit erakustaldia, txirrindulari arteko lehia bizikleta estatikoan, arraun taldeen artekoa ergometroan, harrijasotzea, duatloia, bertsolariak, dantzariak, joaldunak… asko dira larunbatean Ordizian ikusi ahal izango diren kirol eta kultur ekitaldiak. Egunari amaiera emateko berriz, Santurtziko Flow Balance taldearen eskutik, funanbulismo ikuskizuna egingo da, eta Alex Txikon mendizaleak Txikon Xtreme erakustaldi bat egingo du. “Lan handia eskatu du hau dena antolatzeak, baina uste dugu ahaleginak merezi izan duela eta kartel txukun bat osatu dugula”, zioten antolatzaileek.

Sarrera debalde izango da, eta taberna zerbitzua ere egongo da pilotalekuan bertan. Emaneurrek bideo bat ere proiektatuko du, eta ESAITen materiala eskuratzeko aukera ere izango da. “Jendeari hilaren 22an Ordiziara inguruatzeko deia egin nahi diogu, ikuskizuna ziurtatuta egongo baita”, nabarmendu zuten.

 

KARTELAgoierriko7orduak

 

por ARSU

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: